ASTEKARIA

Lehenengo astea ( Urriak 12/16 )

Urriak 12

Egun honetan, ez nuen klasera joan. Aurreko urtean, beste klasekide batekin taldez aldatu nintzelako, eta arazoak izan nituen jakiteko eta adozteko zein taldean egon beharko nintzatekeen.

Urriak 16

Gaur, galdetegi bat osatu behar izan dugu. Galdereen artean, gauza sinpleenak ikasi ditugu, adibidez, zer den software, hardware, GB, RAM, ROM, eta abar.

Galderak zuzendu ondoren, power point bat ikusi dugu, non agertzen ziren gauza guztien azalpena.
Ondoren, klaseko batek bere gmailean sartu da eta gmaila nola erabiltzen den ikasi dugu. Adibidez, karpetak egiten, etiketatzen, eta abar.


Bigarren astea ( Urriak 19/23 )

Urriak 19

Gaurko saioan ikasi dugu nola egiten den blog bat. Hasteko power point baten bidez jarraitu dugu blog bat egiteko jarraitu behar diren pausuak. Honekin hasteko, lehenengo zerrendatu ditugu gai desberdin batzuk hezkuntzarekin zerikusia dutenak, adibidez:
  • Musika
  • Kirolak
  • Argazkilaritza
  • Plastika
  • Eskulanak
Ondoren, aukeratu dugu gaia, nire kasuan adibidez, eskulanak.

Gero, blog desberdin batzuk ikusi ditugu orientatzeko eta erreferentzia bat izateko.


Urriak 23

Saio honetan egin duguna da, hurrengo egunean egin genuen bloga osatzea, edo betetzen hastea. Bakoitza bere gaiaren arabera, informazio desberdina aurkitu du eta bere blogean sartu egin du.

Ia klasean amaitzear zegoenean, beste klasekide batzuekin gure blogak elkarbanatu ditugu eta bakoitza bere blogean besteen linkak jarri ditu.


Hirugarren astea ( Azaroak 1/6 )

Azaroak 1

DAL astea.


Azaroak 6

DAL astea.


Laugarren astea ( Azaroak 9/13 )


Azaroak 9

Gaur, Word-a nola erabiltzen den ikasi dugu. Idazteaz, letra aldatzeaz, eta abarrez gain, Word erabiltzeko dauden truko batzuk ikasi ditugu. Truko esanguratsuena niretzat, nola egin daiteke aurkibide bat izan da. 

Horretaz aparte, orri jauzia nola jartzen den ikasi dugu eta beste gauza batzuk.

Hau, testu eredu batean probatu dugu.


Azaroak 13

Saio honetan, taldeak egin ditugu lan bat egiteko. Abenduan aurkeztu behar dugun lan bat, hain zuzen.

Gaur taldean egin dugu lana, hauxe izan da:

  • Irakurritako esaldi batzuetatik, pentsatzen duguna besteekin partekatu
  • Testu bat irakurri eta gure artean partekatu
  • Taldeko arauak
  • Lehen akta



Bosgarren astea ( Azaroak 16/20 )

Azaroak 16

Gaur, IKT-ko lanean egin behar ditugun buru mapa batzuk egin ditugu. 

  • Egoeran parte-hartzen duten elementuak
  • Ikt-ak ikasgeletan txertazeko hipotesiak



Azaroak 20

Gaur, Delicius orrialdean izena eman dugu, eta gure email-arekin sartu egin gara eta perfil bat sortu dugu. Delicius orrialdea, nahi dugun google-eko orrialdeak gordetzeko balio du. Galdu ez nahi ditugun orrialdeak adibidez.

Hori egin ondoren, Ikt-ko lanarekin jarraitu dugu.



Seigarren astea ( Azaroak 23/27 )

Azaroak 23

Greba eguna.


Azaroak 27

Saio honetan, gaitasun digitala landu egin dugu, eta Delicius-en link-ak sartu ditugu eta aztertu egin ditugu. Link hauetatik bat aukeratu behar izan dugu eta fitxa bat osatu dugu link-a zuen informazio guztiaz, galderak erantzunez.

Ondoren, 2.0 aplikazio bat aukeratu dugu eta Delicius orrialdearekin egin dugun moduan, aplikazio horren informazioa hartu dugu eta fitxa bat osatu dugu.



Zazpigarren astea ( Azaroak 30/Abenduak 4 )

Azaroak 30

Dal astea.


Abenduak 4

Dal astea.


Zortzigarren astea ( Abenduak 7/11 )

Abenduak 7

Saio honetan, jarraitu dugu gure proiektuarekin eta nahiko aurreratuta gaude. Azken atala faltatzen zaigu eta nahiko ondo ikusten dugu. 

Klasea amaitu baino lehen atal hau amaitu dugu eta unitate didaktikorako ideaiak aurkeztu ditugu eta haman komunean jarri ditugu.



Abenduak 11

Gaur, pasaden egunean hitz egindako ideak gure unitate didaktikoan jarri ditugu. Zaila izan da ondo egitea dena koherentzia izateko eta horregatik, lana etxean bukatu beharko dugu. 



Bederatzigarren astea ( Abenduak 14/18 )

Abenduak 14

Lana aurkezteko Power Point-arekin lanean egon gara.


Abenduak 18

Gure proiektuaren eta besteen aurkezpenak ikusi ditugu.